Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

logo infoticketing

Deskribapena

Deskribapena

Los Angeles (EAB) Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoa. Baina gu ez gaude Kodak Antzokian; gu hiriaren kanpoaldean kokatutako Motel xixtrin batean gaude, istorio hau kontatzeko eskenatoki bakar bezela balioko digun terrazadun gelan. Hori bai, urrun (oso urrun) “Hollywood”-en kartel famatua ikusten dugu.

Óscar Manzano zine zuzendari gaztea Laburmetrai onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan eta Zinearen hirira iritsi da Guillermo Barrientos Kultura Ministroa eta Irene Navarro Hazienda Ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek jakingo du, Oscarrek ez behintzat.

Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta Zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama. Oscarrek ustegabeko bixita ere izango du; Pauline izeneko Escort Girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena da neska Guillermok berak kontratatatu duela Sari
Banaketan eta Alfombra Gorrian bere neskalagunaren plantak egin ditzan.

Orkestarik desafinatuena ere ondo utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du Motel txiki horretan, Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dituen ordu t´erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta mila gauza gehiago biziz. Denok batzen gaituen marko baten barruan, hori bai. Ametsak, gure ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote garen.

Antzezleak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola
Egilea: Mario Hernández
Ekoizpena: La Mandanga Producciones, Txalo Produkzioak
Zuzendaritza: Mario Hernández

Iraupena: 90 min.