Antón Álvarezek, C.Tanganak, Yerai Cortés ezagutu zuenean, erabat
liluratuta geratu zen bere talentuarekin eta bere familia-historiarekin.
Flamenkoaren barruan ezohikoa da Yerai; ijito tradizionalistenek eta bera
partaide den olatu berriko artista abangoardistek errespetatzen dute.
Elkarrekin bidaia bat egitea erabakitzen dute, abestiak pena handi batek
markatzen dituen disko bat grabatzeko. Bertan, prozesu artistikoak berak
iraganarekin aurrez aurre jartzen du eta familiarteko sekretu bat esploratzera
bultzatzen du, horren bidez gurasoekiko harremana berrantolatzen saiatuz.
Emaitza pasio, maitasun eta barkamen istorio batean murgiltzeko esperientzia
musikal paregabea garatzen duen filma da.