Gau hotz batean, kazetari batek, Raimundok, eta bere txofer Gregoriok matxura bat jasaten dute autoan baso bat zeharkatzen ari direnean. Aterpe posible bakarra baso erdian dagoen etxe zahar bat da, ustez biztanlerik gabekoa baina izaki arrotz eta fantasmagorikoz josia. Albiste on bat behar duten beste bi kazetarik, gaizkile talde batek eta emakume misteriotsu batek korapilatuko dute dena. Raimundok eta Gregoriok zentzugabeko egoera barregarri eta aldrebesak biziko dituzte.
Iraupena: 90 min.
Adin gomendatua: 8 urtetik aurrera